GROWMAT
…proiektu europar bat da, 2016ko abenduan abian jarri zena. Proiektuaren helburua turismo eskuragarriaren sektorean negozio aukera berriak sortzea da, urtarokotasuna ezabatzeko eta pertsona guztien beharrak asetzeko aukera emanez. Gaur egun adineko pertsona ugari daude jardunean eta turismo eskuragarria merkatu berri baten modura aurkezten da. Proiektuak heziketa programak eta metodologia berritzaileak garatuko ditu, horrela langileak sentsibilizatzeaz haratago, ostalaritza eta turismo arloetako ekintzailea berriak zein etorkizunekoak prestatzea bilatuz.