Laburpena
Gaur egun, Europar Batasunean 55 eta 80 urte tarteko milioi bat pertsona baino gehiago daude, eta horrek gutxi gorabehera biztanleria guztiaren % 25a ordezkatzendu. Aldaketa demografiko honek eskari turistikoa hedatu egin du eta garapen bidean dauden merkatu berriak sortzeko bidea eman du. Atzerapenaren kaltea gazteengan nabarmenagoa gertatu da, izan ere, EBko gazteen langabezia maila % 24koa da, eta helduen langabezia tasa bikoiztu egin da. Beraz, auto-enplegua gaur egun langabeziari aurre egiteko modu bat bezala kontsideratzen da. Gazte ugariek ekin diote ekintzailetzari, horren emaitzak ezberdinak izanik. Enpresa eta Industriaren Zuzendaritza Nagusiak (DG-ENTR) 2012-2013an Europar Batasuneko Turismo Eskuragarriaren egoera aztertu zuen. Garatutako ikerketaren bidez, proiektuko kideek turismo eskuragarriaren beharra justifikatzeko eta honek pertsona guztien hazkunde ekonomikoa, eskubidea eta ongizatea bultzatzeko dakarren potentziala frogatzeko aukera izan zuten.